Webinarra: 5G y su caso de uso en la Industria 4.0

Martxoaren 3an, Tknikan, “5G y su caso de uso en la Industria 4.0” izeneko jardunaldia antolatu genuen, non Aitor Ibargurenen (Euskaltel) eta Jorge Vazquezen (Gestamp) hitzaldiez gozatu ahal izan genuen, biak “5G Euskadi” proiektuko kide izanik. Lehenengo saioan, Aitorrek 5G-ak eskaintzen dituen abantaila teknikoak azaldu zizkigun, “5G triangelua” osatzen duten hizkiek zer esan nahi duten argitu zigun, eta, batez ere, operadore batek zerbitzu mota horiek hedatzeko orduan zer erronkari egin behar dien aurre deskribatu zigun. Jorgek, bere aldetik, “5G Euskadi”ren barruan gauzatzen ari diren proiektu pilotuetako bat erakutsi zigun, non biltegi baten kudeaketa automatizatzen ari diren hainbat teknologia konbinatuz: 5G, Edge Computing, biki digitalak…

Gure lanbide-heziketako zentroen ohiko partaidetzaz gain, oraingo honetan Kataluniako hainbat zentro ere izan genituen. Eskerrik asko guztioi zuen interesagatik!

Webinarrera zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, jarraian agertzen den estekan ikus dezakezue: https://youtu.be/SXTGZZPGtaA