Zibersegurtasuna

5G azpiegitura behar ez duten jarduerak Basque CyberSecurity Centrek Miñaon eta Tecnaliak Derion dituzten instalazioetan egingo dira. Bigarren fasean, MECarekin lotutako 5G sarearen hedapenen zibersegurtasunaren analisi espezifikoa egingo da, eta zabaldutako azpiegiturari buruzko esperimentuak aurreikusten dira. Proba horiek, ahal dela, Basque CyberSecurity Centreren indoor-estalduran egingo dira, baina Derioko azpiegituraren kontra ere egin ahal izango dira.

Movilidad

15Urr

Mehatxuak moldekatzea eta gako-adierazleak 5G sareetarako

5G teknologian oinarritutako negozio-eredu berriak gaitu ahal izateko, behar-beharrezkoa da zibersegurtasun-neurriak izatea. Halakorik gabe, ezingo litzateke gutxieneko arrakasta komertzialik lortu.

Zibersegurtasunaren erabilera-kasu honen helburua ez da zibersegurtasunaren teknologiei lotutako negozio-eredu independente bat planteatzea, baizik eta gainerako erabilera-kasuetarako gaitzaile gisa jardutea. Horietako batek ere ezingo du gutxieneko arrakasta komertzialik lortu ez badago zibersegurtasuna bermatuta, datuen segurtasuna arriskuan jar dezaketen ahuleziak ageri badira (ezagunak izan edo ez) edo inplikaturiko pertsonak arriskuan jar badaitezke. Bestalde, zerbitzuen hornitzaileak iraultza teknologiko bati aurre egiten ari dira, arintasun handiagoaren beharrak eraginda. Informatika-azpiegiturak eskaerara bideratutako eta softwarearen bidez orkestratutako sare baterantz ari dira eraldatzen. Horri esker, bizi-ziklo azkarragoak egin daitezke zerbitzuak inplementatzeko eta informatika- eta sare-baliabideak denbora errealean hornitzeko. Hori lortzeko, zerbitzuen hornitzaileak hainbat eraldaketa izaten ari dira arkitekturan, baliabideak ertzera eramatea barne (Edge), eta horrek autonomia ematen dio azken erabiltzaileari.

Proiektu pilotuan hainbat jarduera garatuko dira zibersegurtasunean inplikatutako hainbat alderdi barnean hartzeko, hala nola 5G sareen hedapenak, Edge eta Fog kontzeptuekin loturiko arazoak eta sareen birtualizazioa, baina baita erabilera-kasu desberdinen problematika espezifikoa ere. Paper gaineko azterlanak egitetik hasi eta erabilera-kasuei buruzko esperimentazio praktikora arte. Nolanahi ere den, arreta berezia jarri nahi zaie jarduera praktikoei eta esperimentazioari, baina gainerakoei jaramonik egin gabe.

Deskribapen teknikoa

  • Proiektu pilotuaren erabilera-kasuei lotutako babes-tresnen ahulezien gaineko esperimentazioa.

Kokapena

  • Zamudio

Maiztasun-bandak

  • 3,6-3,8 GHz

5G gaitasun testatua

  • eMBB, uRLLC, MEC
 

5G sareko arkitektura eta elementuak

  • Core NSA eta SA 5G
  • MEC, Cloud

Eragile bakoitzaren rola

 
  • BCSC eta Tecnalia: Lider eta gauzatzaile nagusiak.
  • ZTE, 5G sarearen ahulezietarako bideratzailea.
  • Euskaltel eta Orange, Edge ahulezien bideratzaileak.
  • CAF eta IBERDROLA, erabilera-kasuen bideratzaileak.