


aurreratuenen artean kokatuko du Euskadi,
baita bertako enpresak
eta teknologia-zentroak ere
Euskadiko eta
Euskadirako proiektua

Izan nahi duzu ekosistemaren parte?


organismos públicos, privados,
para desplegar y habilitar
una red 5G en Euskadi
5G sarearen hedapenak probatzea, haien parametro teknikoei buruzko ezagutza emanez, bai eta maiztasun-banden erabilera eta aukerei, lortutako estaldurari, sarearen konfigurazioei eta zerbitzuei buruzko esperientziak gauzatuz ere.
5G teknologiak ahalbidetzen dituen sare-kudeaketako teknikekin probatzea, hala nola sarea birtualizatzea, edge computing-a, sare-zerbitzuen esleipen dinamikoa edo network slicing-a.
Erabilera-kasuak garatzea, agente guztien inplikazioarekin, erabiltzaileak barne, 5G teknologiak emandako hiru hobekuntza handiak egiaztatzeko aukera ematen duten aldetik; hau da, abiadura eta gaitasun oso handiko banda zabal mugikorra, komunikazio ultra fidagarriak eta latentzia txikikoak, eta makinaz makinako komunikazio masiboak.
Esperientzia honen bidez, teknologia berri honen garapenean aurreratuen dauden eskualdeen artean kokatuko dira bai Euskadi, bai Euskadiko enpresa-ingurunea eta teknologia-zentroak. Hori horrela, 5G-a teknologia- eta merkataritza-heldutasunera iristen denean, prest egongo da zerbitzuak behar bezala emateko, eta ahalik eta gehien aprobetxatuko ditu teknologia berriaren aukerak. Teknologia berri hori funtsezkoa izango da hurrengo hamarkadan, herrialde aurreratuetan gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitala lortzeko bidean.
Garatutako azpiegiturak bestelako proiektu gehiago bultzatuko ditu, zeinek teknologia hori baliatu ahalko baitute etorkizunean, Eusko Jaurlaritzaren 5G proiektuei laguntzeko programen esparruan. Azpiegitura hori Euskadi eskualde berritzaile gisa sendotzeko eta Europako digitalizazioaren eragile gisa izateko ardatz estrategikoaren ernamuina izango da. Europako Batzordeak dagoeneko nabarmendu du apustu hori, berrikuntza digitaleko hub-ak sortzeko beharra adieraztearekin bat, eta Euskadi ipini du adibide gisa. Arlo horretan, Euskadirako 5G proiektuak ekoizpen-prozesu efizienteetarako trantsizioan ez ezik 4.0 soluzio teknologikoetarantz, enpresa guztien automatizaziorantz eta zibersegurtasunerantz egiten ere lagunduko du, bazterketarik gabe. Finean, Euskadiren eraldaketa digital erreal eta jasangarria lortzen.