
komunikatzeko modua aldatuko digu.
etorkizuneko komunikazioak

etorkizuneko komunikazioak
komunikatzeko modua aldatuko digu.



etorkizuneko komunikazioak
komunikatzeko modua aldatuko digu.
Teknologia berri bat hedatuko da, maiztasun-esleipen berri baten gainean, zeina oraindik ere ezarpen-fasean baitago operadoreen aldetik.
Une honetan, 5G NSA (non stand-alone) da zabaldutako azpiegitura, baina litekeena da laster 5G SA (stand-alone) estaldura izatea. Horien arteko aldea da NSA estandarrean gaur egungo 4G azpiegitura baliatzen dela; horrela, sarearen nukleoa mantendu egiten da, eta irrati-interfazearen zatiak bakarrik eboluzionatzen du, zeina 5G NR (new radio) izatera igarotzen baita, Gbps-en ordenako datu-tasak eskaintzea ahalbidetuz. SA estandarrean, berriz, azpiegitura guztia belaunaldi berrikoa da, bai irrati-interfazearen zatia, bai sarearen nukleoaren zatia; era berean, Gbps-en araberako datu-tasaren igoera mantentzen da jaitsiera- eta igoera-kanaletarako, latentzia-balioak ms bateraino jaisten dira eta gailuen konexio-gaitasunak, ostera, areagotu egiten dira (milioi bat ere bai kilometro koadroko).
Iturria: Orange operadorearen bloga.