Zerbitzu prediktibo bat hedatzea eta ebaluatzea planteatzen

5G proiektu pilotuaren barruan, 5G azpiegituraren inpaktua ebaluatuko da DBUSen 2 linea teknologikotan:
1.- Erabiltzaileei informazioa emateko teknologian (autobusetan erabiltzaileei eskaintzen zaien Interneterako sarbide-zerbitzuari dagokionez)
2.- Zerbitzuaren eraginkortasuna/segurtasuna hobetzeko teknologietan (bideozaintza-zerbitzuari dagokionez)
Mugikortasuneko Interneterako sarbide-zerbitzuari dagokionez, 5G teknologiak aukera emango luke erabiltzaile gehiagori zerbitzua emateko, erabiltzaile bakoitzari erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzeko eta Interneterako banda zabaleko sarbidea eskura ipintzeko. Era berean, denbora errealean aztertu nahi da bideozaintza-zerbitzuaren bideragarritasuna, 5G-a ezartzeari esker. Gaur egun, flotaren % 100ek hiru segurtasun-kamerako sistema bat du autobusen barruan, eta horiek uneoro grabatzen dute autobusaren barruan zer gertatzen den. Gidaria arriskuan sentituz gero, automatikoki aktiba daiteke bideoak operazio-zentralera denbora errealean bidaltzeko aukera, baina zerbitzu horrek ez du ondo funtzionatzen, 3G teknologia erabiltzen baitu komunikazioetarako.
Zerbitzu prediktibo bat hedatzea eta ebaluatzea planteatzen
5G teknologiak DBUSen 2 bidaiari-lineatan duen eragina ebalu
Agertoki berriak ikertzen ari dira, eta, 5G teknologia txert