Joan den irailaren 10ean, Arturo Azcorra Telekomunikazioetako zuzendari nagusia izan genuen bisitan, 5G Euskadi proiektuaren egoera ezagutzeko.

5G Euskadi proiektuari buruzko informazioa eta proiektu horretako pilotuen aurrerapenen berri eman zieten David del Campo 5G Euskadi proiektuaren kudeatzaileak, Norberto Ojinaga eta Aitor Ibarguen core azpiegituraren arduradunek eta Eduardo Jacob EHUko ordezkariak (EHU konektatutako fabrika pilotuaren kidea da, Gestampekin batera).

Aurkezpenaren ondoren, 5G azpiegitura dagoen Bizkaiko Parke Teknologikoko datu-zentrora joan ziren. Han, ZTEk, azpiegituraren hornitzaile teknologikoak, bisita gidatu bat egin zuen, Ángel Rodriguez ZTEko zerbitzu-kudeaketako zuzendariak eta José Ángel Iglesiasek gidatuta.

Proiektua Red.es-ek onetsia da (Ekonomia eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioko erakunde bat da Red.es), eta 30 hilabeteko iraupena izango du. Inbertsioa 7,1 milioi eurokoa da; Red.es-ek 2,2 milioi euroko dirulaguntza eman du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura.