Euskaltelek 13 enpresako partzuergo bat koordinatuko du, eta bere sarean egingo dira 5G errealeko (Stand Alone) Euskadiko lehen proba pilotuak

  • Euskaltel, enpresa-partzuergoaren kudeatzailea izateaz gain, datozen 30 hilabeteetan 5G errealaren proba pilotuak egiteko prestatutako sarearen operadorea ere izango da; proba horiek mugikortasunaren, industriaren, energiaren eta zibersegurtasunaren alorrean egingo dira, besteak beste.
  • “Euskadi 5G” proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babes sendoa du, ekimena funtsezkotzat jotzen baitu Euskadirako duen plan estrategikoa sustatzeko.
  • Esperientzia honen bidez, Euskadi eta Euskadiko enpresa-ingurunea eta zentro teknologikoak teknologia berri honen garapeneko eskualde aurreratuenen artean kokatuko dira.
  • Proiektua dagoeneko onartua dago, 7,1 milioi euroko inbertsioarekin; Red.es erakunde publiko estatalak 2,2 milioi euroko diru-laguntza eman du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura.

2020ko irailaren 17a. “5G Euskadi” proiektuari adjudikatu diote teknologia berri hori garatzeko eta ezartzeko Espainiako Gobernuaren laguntza-programa, eta Euskaltelek kudeatuko eta koordinatuko du proiektua. Euskadiko 5G errealeko lehen proiektu pilotua da, eta Euskadiko enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala sustatzeko konpromisotik sortu da.