Ibilgailuetarako entretenimendu masiboaren banaketa

Zerbitzu prediktibo bat hedatzea eta ebaluatzea planteatzen da ibilbide ertain edo luzeko garraiobideetan. Erabakiak modu erreaktiboan hartu beharrean, erabiltzaileen kontsumo-bolumenera egokitzen den zerbitzua.

Multimedia-edukien zerbitzuek arrakasta izatea, hasi sare sozialetatik eta harik eta streaming bidezko multimedia-kontsumoko zerbitzuetara arte. Gainera, mugikortasun-joerez elikatuta –zerbitzu horiek gero eta gehiago kontsumitzen dira gailu mugikorretatik–, telefono mugikorra bihurtu da zerbitzu horietara sartzeko ate nagusi. Hala ere, zerbitzu horietan bezeroen eta zerbitzarien arteko konexio txar edo ezegonkor batek inpaktu izugarria du esperientziaren kalitatean. Garraiobide publikoetan, erabiltzaile ugari sartzen da multimedia-zerbitzuetara eta sare sozialetara, eta saio ugari metatzen dira aldi berean erabiltzaileen gailu mugikorretatik multimedia-zerbitzuetara sartzeko. Bezero-kopuru handi horrek pilaketak eta botila-lepoak eragin ditzake irrati-loturan. Horretaz gainera, erraztu egiten du errendimendu desberdinak agertzea erabiltzaileen, antenatik gertu daudenen eta urrunen daudenen arteko konexioan. Horrek bidegabekeriak eragingo lituzke autobuseko bidaiarien artean, multimedia-zerbitzuak eskuratzeko garaian. Erabiltzaile-dentsitate handia ageri den inguruneetan, bezeroen beren gaitasunak, irrati-baliabideen erabilera maximizatu nahian, agertoki konplexu bilakatzen du erabilera-kasu hori multimedia-zerbitzuen hornitzaileentzat.

Honako hauek lirateke Euskadiko 5G azpiegituran garatu, hedatu eta ebaluatutako sistemen onuradun nagusiak:
•Esperientzia-kalitate hobea eta egonkorragoa duten bitarteko zerbitzuen erabiltzaileak, baita erabiltzaile-dentsitate handiko egoeretan ere.
•Garraio-enpresa, bidaiariak fidelizatuz multimedia-edukiak kalitate ezin hobean eskaintzearen bidez, bidaiari-kopurua edo ibilgailuetan duten banaketa edozein dela ere.
•Multimedia-zerbitzuek soluzioa erabil dezakete, irrati-loturen errendimendua neurtzeko proba-banku gisa dentsitate handiko inguruneetan.

Deskribapen teknikoa

  • 5G MEC zerbitzuaren ebaluazioa: Sareko baliabideak (slices) gordetzea, erabiltzaile, talde edo zerbitzu zehatzentzat, zerbitzuaren eta esperientziaren kalitate-parametro desberdinekin.

Kokapena

  • Miramon (Donostia)

Maiztasun-bandak

  • 3,6-3,8 GHz
  • 700 MHz (eskuragarri badago)

5G gaitasun testatua

  • eMBB, uRLLC, MEC
 

5G sareko arkitektura eta elementuak

  • Core NSA eta SA 5G
  • MEC, Cloud

Eragile bakoitzaren rola

  • DATIK: IRIZAR konpainiaren autobus bat 5G konektibitatea duten terminalekin hornitzen du, autobusean bertan eserleku bakoitzean integratutako pantailekin. Baliozkotze-autobus horretan, proposatutako arkitektura integratuko da.
  • VICOMTECH: MEC arkitektura diseinatzea, baliozkotze-esperimentazioa eta metodologia definitzea, eta ezagutza DATIKera transferitzea.