5G-a etorkizuneko industrian

Mundua ziztu batean aldatzen ari da, eta halaxe ari da automobilgintza-industria ere.Kontsumitzaileek auto-modelo gero eta pertsonalizatuagoak eskatzen dituzte, eta ibilgailuen fabrikatzaileek errealitate aldakor horretara egokitu behar dute.Dinamismo horretara eta eskakizun horietara egokitzeko, malgutasuna behar dute automobilgintzako hornitzaileek.

Gizartearen eskaera horiei erantzuteko, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin du Gestampek, uste baitu ezinbesteko tresna dela prozesu industrialak hobetzeko eta bezeroei balioa ematen jarraitzeko.Horrela bakarrik euts dakioke lehiakortasunari gaur egungoa bezalako inflexio-une batean.

Egoera horretan, teknologia gaitzaile gisa, zeregin garrantzitsua du 5G-ak; izan ere, gai da fabrikek egunero sortzen dituzten datu-kopuru izugarriak maneiatzeko.Horrela, hainbat agertokirekin lan egin daiteke, eta, horri esker, errazago da erabakiak hartzea.

Horrexegatik ari da lanean Bizkaiko Gestamp enpresa 5G teknologiarekin konektatutako fabrika gisa aritzeko proiektu pilotu batean. Proiektu aitzindaria da Euskadin.Industria-arloko proiektu pilotu hori ‘5G Euskadi’ proiektuaren barruan kokatzen da, eta, zehazki, proiektu horren helburua da Euskadiko enpresa eta zentro teknologiko nagusietan berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea.Horretarako, 13 erakunde publiko eta pribatuk indarrak batu dituzte partzuergo batean, teknologia hori euskal enpresa-sarean garatu eta ezartzeko lankidetza-hitzarmenak egiteko.

Erabilera-kasu honen helburua da ekoizpen-prozesuak monitorizatu eta kontrolatzea, industria-mailako erabakien arriskuak aurreikusteko eta aldez aurretik ebaluatu ahal izateko.Horretarako, biki digital baten bidez digitalizatu da Abadiñoko Gestamp Bizkaia ekoizpen-instalazioa.Proiektu pilotu horren bidez, hainbat ekoizpen-bide konektatuko dira, bai eta logistika kudeatu ere —instalazioaren funtsezko beste alderdi bat da —.

Instalazioaren konektagarritasunari esker, urrats gehiago egin daitezke Gestampen fabrikazio adimenduneko ereduan, eta, eredu horren bidez, hainbat agertoki eta modelorekin lan egin daiteke, fabrikaren ekoizpenarekin eta kudeaketa logistikoarekin batera ia. Hala, erabaki hobeak har daitezke, eta azkarrago, gainera.

Biki birtuala duen fabrika

Hedapen hori arrakastaz egiteko, beharrezkoa da ekoizpen-instalazioaren, errealitatearen eta biki digitalaren arteko komunikazioa bermatzea.Horrela, zenbait egoera simulatzen dira, eta, horri esker, sor litezkeen ustekabeak hobeto kudeatzen dira, eta instalazioa ahalik eta eraginkorrena izatea lortzen da.Horregatik, 5G-a Orangeren eta Euskaltelen bidez hedatzea aukeratu da.Teknologia horrek, duen latentzia txikiari eta Euskaltelek eskuratutako Multiaccess Edge Computingen konputazio-ahalmenari esker, bermatzen du helburu hori lortuko dela.

Komunikazio hori egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU), Komunikazio Ingeniaritza Sailaren bidez —zeina proiektuaren partzuergoko kide baita—, 5G teknologia fabrikan zabaltzeko beharrezko arkitektura diseinatu du, teknologia horren industria-aplikazioetan duen ezagutzaz baliatuta.

Bilboko Ingeniaritza Eskola, berriz, MECera konektatzeko erabiliko den 5G arkitektura definitzen aritu da. Hain zuzen, orain arte erabili den datu-prozesamenduaren zentroaren ordezko bat da MEC (Multi Access Edge Computing). Operadorearen sarearen ertzean dago, eta, hari esker, alderdi batzuk hobetu egingo dira biki digitalean; adibidez, latentzia, atzerapena, jittera, eta aldakortasuna.Era berean, eta arkitektura horren zati gisa, mikrogelaxka batzuk zabalduko dira, zeinetan 5G estaldura emango baita.

Proiektu honen bidez, fabrika malgua eta adimenduna izateko beste urrats bat egin du Gestampek; hain zuzen ere, konpainiaren Smart Factory kontzeptuaren bi atributu dira horiek.Duela gutxi, honen antzeko proiektu bati ekin zion Gestampek Bartzelonako fabrika batean, eta Abadiñoko instalazioa batu zaio orain.

Hau adierazi zuen Sergio Garcíak, Gestampeko 4.0 Industriaren eta Fabrika Birtualaren arduradunak: “Eredu honen bidez, hainbat agertoki eta modelorekin lan egin daiteke, fabrikaren ekoizpenarekin eta kudeaketa logistikoarekin batera ia. Hala, erabaki hobeak har daitezke, eta azkarrago, gainera”.

“Horrek guztiak prozesu berriak bilatzeko aukera ematen digu, fabrikazio malguagoa eta gure bezeroetara egokitzeko modukoa egiteko. Horregatik, urteak daramatzagu fabrika-eredu adimendun eta konektatuarekin lanean.Abadiñoko gure lantegiko konektagarritasun-proiektu berri honek, zeinak bat egiten baitu Bartzelonakoarekin, ikuspegi zabalagoa emango digu 5G teknologiak gure negozioan ekar ditzakeen abantailei buruz, eta aukera emango digu, halaber, bi lantegi desberdinetan nola aplikatzen den ikusteko.

‘5G Euskadi’ proiektua

‘5G Euskadi’ proiektuak Red.es-en dirulaguntza jasotzen du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura.

Hamahiru bazkidek hartzen dute parte ‘5G Euskadi’ partzuergoan:Euskaltel, R, Orange, MASMOVIL taldea, ZTE España, ZTE Managed Services, Gestamp, Ikusi (Velatia taldea), CAF, Dbus (Donostiako Udala), Datik (Irizar taldea), CEIT, Vicomtech.Enpresa horiek, gainera, lankidetza-hitzarmenak egin dituzte Iberdrola, Basque Security Center (Eusko Jaurlaritza), Tecnalia eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin.Horrez gain, proiektuak euskal administrazio publikoaren laguntza du:Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Donostiako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Zamudioko Udala eta Abadiñoko Udala.Azpimarratzekoa da, halaber, proiektu pilotua Red Colmenak (Promotora de Redes Compartidas, SA) diseinatu eta kudeatu duela, eta partzuergoaren kudeaketa Euskalteli dagokiola.

Partzuergoak guztira 9 proiektu pilotu jarri ditu martxan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietan 5G teknologia aplikatzen da. Horietako bat da Gestampen Abadiñoko lantegiko industria-erabilerako proiektu pilotua.