Egin bat proiektuarekin

    5G teknologian babes harturiko erabilera-kasuaren deskribapena eta negozio-plana:

    Proiektu interesgarri bat baduzu eta gure ekosistemarekin bat egin nahi baduzu hori frogatzeko, bete formularioa eskatutako datuekin.
    Zure proposamena parametro hauen arabera balioetsiko dugu:
    • 5G teknologiak ematen dituen ahalmenen erabilera, proposatutako erabileraren kasuan abiadura eta gaitasun oso handiko banda zabal mugikorra oinarri hartuta (Enhanced Mobile Broadband, eMBB)-Komunikazio ultra fidagarriak eta latentzia txikikoak (Ultra-Reliable and Low Latency Communications, URLLC)-Makinaz makinako komunikazio masiboak (Massive Machine Type Communications, mMTC).
    • Berrikuntza, ideiaren argitasuna eta koherentzia: hainbat alderdi ebaluatuko dira, hala nola berritasuna, konpondu beharreko arazoaren definizioa, proposamenaren aplikagarritasun komertziala, bezeroari/gizarteari ematen dion balioa eta, hala dagokionean, ingurumen-inpaktua.
    • Martxan ipintzeak duen bideragarritasun praktikoa eta negozio-plana: Negozio-plana proiektuaren azpiegituraren gaitasunekin lerrokatzea. Ingurune teknikoaren eta bezeroaren eskuragarritasuna, hura ezartzea errazteko baldintza egokiak bermatzea.
    • Proiektuaren aurkezpena eta defentsa arrazoitua