Produkzio-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea

Proiektu honen helburua da une bakoitzean erabakiak hartzeak ekar ditzakeen arriskuak aurreikustea eta ebaluatzea. Horretarako, produkzio-planta baten biki digitala sortzen ari dira; bertan, ekintzak simulatu eta ondorioak ikusiko dira, eta, hala, erabakiko da komeni ote den horiek gauzatzea egiazko plantan.

  • Automobilgintzaren tankerako industria-mundu aldakorretan eta halako inguruabarretan lehiakor izateko, ekoizpen-sistemek malguak izan behar dute eta etengabeko aldaketetara egokitu, erreakzionatzeko ia bat-bateko gaitasunarekin eta fluxuen kudeaketan zentraturik; fluxu horiek izan litezke materialenak, giza fluxuak edo informazio-fluxuak.
  • Gure bezeroen beharrak gero eta produktu eta sistema konplexuagoak dira, eta aldakortasun eta pertsonalizazio maila oso zabala dute. Hori dela eta, ingurune digital berriari esker, egokitzeko oinarrietako bat da ekoizpen-sistemak birtualizatzea biki digitalak baliatuz, zeinak gauza baitira segundo gutxi batzuetan mundu errealarekin interakzioan jarduteko.
  • Erabilera-kasu horren helburua produkzio-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea da, bai eta gaur egun erabakiak hartzeak ekar ditzakeen arriskuak aldez aurretik aurreikusi eta ebaluatu ahal izatea ere, Abadiñoko Gestamp Bizkaia ekoizpen-planta biki digital baten bidez digitalizatzeari esker. Gestampek Bartzelonako lantegi batean jarri du martxan dagoeneko hori, baina, proiektu honetarako, ekoizpen-prozesuak konektatzeaz gainera, lantegiko errealitatearen beste zati bat gaineratu nahi du; hau da, logistikaren kudeaketa.
  • Hedapen horrek arrakasta izan dezan, instalazioaren, errealitatearen eta biki digitalaren arteko komunikazioa bermatu behar dugu, gerta daitezkeen ezustekoen kudeaketa hobetzen eta instalazioa ahalik eta eraginkorrena izaten lagunduko duten agertoki desberdinak simulatu ahal izateko. Hori horrela, 5G teknologia hedatzearen alde egiten da, MECak (Multiaccess Edge Computing) ahalbidetzen duen latentzia baxuari eta gaitasun konputazionalari esker. Eta, hala, gure helburua ziurtatu ahal izango dugu.

Deskribapen teknikoa

  • Abadiñoko Gestamp Bizkaia ekoizpen-instalazioaren biki digital bat egitea, soluzioen aurretiazko ebaluazioa gauzatuz Zamudioko Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroan.

Kokapena

  • Abadiño eta Zamudio

Maiztasun-bandak

  • 3,6-3,8 GHz

5G gaitasun testatua

  • uRLLC, mMTC, MEC
 

5G sareko arkitektura eta elementuak

  • Core NSA eta SA 5G
  • MEC, Cloud

Eragile bakoitzaren rola

 

  • GESTAMP: Negozio-eredua definitzea.
    Komunikazioen arkitektura definitzea eta biki digitala definitzea, diseinatzea eta programatzea.
    Produkzio-prozesuak kontzeptualizatzeko eta deskribatzeko erantzukizuna. Instalazioko ingeniaritzako know-how-a transmititzea, eta materialen fluxuak definitzea eta deskribatzea. Fluxu logistikoen definizioa, kudeaketa eta garapena, eta instalazioko teknikarien eta adituen eskuragarritasuna, baita probak egiteko baliabide produktiboak ere.
  • UPV/EHU: MECean oinarritutako soluzioaren ekosistema definitzea.
    5Gan oinarritutako irrati-hedapena definitzea eta garatzea, indoor bera barne. Bitarteko produktiboak eta IoT soluzioa eskuko soluzioekin konektatzeko mekanismoak definitzea. Arkitektura berriaren jarduna monitorizatzeko sistema bat diseinatzea. Garapena eta proba, hasiera batean, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroan.