FWA (Fixed Wireless Access)

Fixed Wireless Access eskemari esker, orain artean sare finkoekin loturiko zerbitzuak gara daitezke 5G sareen bidez. Orain arte garatzen zailak izan diren eremuetan zabaldu ahal izango da –eremu horiek ez baitziren oso errentagarriak, hedapenaren kostu handia dela eta–.

FWAri esker, telekomunikazioetako operadoreek aukera izango dute banda zabaleko zerbitzuak emateko eta play laukoitzeko zerbitzu-paketeak eskaintzeko 5G sareen bidez (finkoa, mugikorra, Internet eta telebista), nagusiki landa-eremuetan, orain arte zuntz optikoaren hedapen garestiak eginez soilik egin baitzitekeen. “Banda zabala guztiontzat, nonahi eta noiznahi konektaturik” da telekomunikazioen paradigma berria, eta balio erantsia du, sektorea bera gainditzen duena, garapen ekonomiko jasangarria errazten baitu kohesio sozial handiagoarekin, eta, azken batean, eraldatu egiten baitu orain arte ezagututako mundua.

Banda zabaleko sareak diseinatzeko eta hedatzeko motibazio nagusia zera da, gailu berriak (PCak, PDAk, telefono mugikorrak, telebista-hargailuak, eta abar) erabiltzaile mota guztiei (haurrak, hirugarren adinekoak, desgaitasunen bat dutenak…) konektatzeko aukera ematea, kokapen geografikoa gorabehera (landa-eremuak, sakabanatuak, periferikoak eta abar), guztia ere zerbitzu-unibertso berri bat eskura dezaten (posta elektronikoa, ahotsa, txata, datu-baseak, sare lokalak, telebista, eskatu ahalako bideoa eta abar), jakinik horietako asko ezezagunak izan direla haientzat orain arte. Informazioaren Gizartearen garapena funtsezkoa da herrialde bat lehiakorra izan dadin. Belaunaldi berriko banda zabaleko sareek hazkunde ekonomikoan eragiteko gaitasun handia dute, beste industria-lan batzuetan baino handiagoa, telekomunikazio-plataformen ezaugarri diren sare-kanpokotasunen eragin gehigarriarekin.

Deskribapen teknikoa

  • Banda zabaleko eta telebistako zerbitzuak ematea landa-eremuetan 5G sareen bidez, orain arte zuntz optikoaren hedapen garestiak gauzatuz baino ezin baitzen eskaini.

Kokapena

  • Zamudio

Maiztasun-bandak

  • 3,6-3,8 GHz

5G gaitasun testatua

  • eMBB, uRLLC

Erabilitako 5G sareko elementuak

  • 4G/5G Orange irrati-sarea
  • Core host Orange
  • Core OMV Euskaltel

5G sareko arkitektura eta elementuak

  • NSA
  • SA
  • MEC

Eragile bakoitzaren rola

  • Euskaltel, core NSA OMV ezartzea eta probak egitea
  • ZTE, core SA eta MEC zabaltzea eta probak egitea