Euskaltel gosari digitala | Etorkizuneko komunikazioak 5G eta SDWAN

Saio honetan, haririk gabeko sareen bilakaeraz hitz egingo dugu, eta 5G teknologia benetan zertan den ikusiko dugu. Teknologia horren erabilerarekin lotutako hiru alderdi aztertuko ditugu: batetik, erabilera-kasu berrien dinamizatzaile gisa duen potentziala, enpresa-inguruneetan batez ere; bestetik, teknologia horren ahalmenetan oinarritutako negozio-eredu berrien agerpena; eta, azkenik, ekosistemaren gaur egungo egoera.

Enpresen munduan interesgarria den beste eboluzio teknologiko bat ere aztertuko dugu, SDWAN, eta ikusiko dugu teknologia horrek zer kasutan eta zenbateraino eman diezaiekeen balioa gure erakundeei.


Abenduak 10 (9:30etik-10:30era)

 

Javier Franco

Produktu eta soluzioen gerentea.
EUSKALTEL TALDEA

Pedro Herbello

B2B ahots-zerbitzuen arduraduna.
EUSKALTEL TALDEA