Bistaratze areagotua eta operadoreen urruneko laguntza

Aplikazio horri esker, denbora errealean egin ahalko litzateke aditu baten eta hainbat operadoreren arteko kontaktua, landan bertan. Hori horrela, fideltasun handiko bideoan hartuz eta audio-kanal ireki baten bidez, hainbat eragiketa gidatu eta lagundu ahal izango lirateke paraleloan.

Azken urteotan, teknologia telekomunikazioen rola aldatzen ari da energiaren eta gailuen sektoreko konpainietan. Testuinguru horretan, EUTC (European Utilities Telecom Council), UTCren parte den aldetik eta jakinik Iberdrolak presentzia handia duela han, 5G teknologien egokitzapena eta bideragarritasuna aztertzen ari da. Energiaren sektoreak azpiegitura oso zabala hedatzea eskatzen du, eta, besteak beste, iristeko zailak diren eremuak estaltzen ditu. Hori dela eta, oso garestia eta zaila da aditu bat leku egokira joan ahal izatea ekipamenduen mantentze- eta konponketa-lanak egiteko, hala behar denean. Hala ere, eragiketa horiek ezagutza oso espezifikoa eskatzen dute, eta, askotan, bertara joaten den langileak ez du behar adina esperientzia izaten egin beharreko egitekoak gauzatzeko, oso zaila baita langileak aurkituko duen agertokiari aurrea hartzea.

Hori dela eta, asko hobetu liteke konponketa-, konfigurazio- eta mantentze-lanak landan bertan egiten dituzten langileen efikazia, baldin eta aditu batek gidatuz gero eta komunikazio eraginkorra baliatuz adierazten badie nola jokatu behar duten. Gaur egun, langilea nekez iristeko moduko tokietan dagoenez, komunikazioak ez dira egokiak adituak urruneko laguntza hori eman ahal izateko. Horregatik, erabilera-kasu honek lotura sakona eta intrintsekoa du irrati-baliabideen eta 5G sareko Core-aren (EPC) konektibitateari euskarri ematen dion sare-azpiegiturarekin. Horrek gai izan behar du konektibitatea emateko, eta, horretaz gainera, instalazioei eskaintzen zaizkien azken zerbitzuen erresilientzia, isolamendua, lehenespena eta bermea eskaintzeko.

Deskribapen teknikoa

  • Aditu batek gidatzen eta babesten ditu landa-lanean aldi berean egiten ari diren hainbat operaziotan.

Kokapena

  • Zamudioko Teknologia Parkea

Maiztasun-bandak

  • 3,6-3,8 GHz

5G gaitasun testatua

  • eMBB, uRLLC, MEC
 

5G sareko arkitektura eta elementuak

  • Core NSA y SA 5G
  • MEC, Cloud

Eragile bakoitzaren rola

 
  • IBERDROLA: Negozio-eredua definitzea. Erabilera-kasuaren diseinu funtzionalaren gida eta haren ebaluazioan parte hartzea.
  • VICOMTECH: Komunikazioen arkitektura diseinatzea, baliozkotzearen esperimentazioa eta metodologia definitzea, ezagutza IBERDROLARI transferitzea eta errealitate areagotuaren zerbitzuaren kontzeptu-proba garatzea.
  • CEIT: Jarraitu beharreko arkitektura eta metodologia diseinatzen laguntzea eta «Manos Remotas» (urruneko eskuak) plataformari buruzko kontzeptu-probaren bideragarritasuna aztertzea