5G Euskadi proiektua BeDigital azokan

Industriaren garapen teknologikoa agerikoa da, eta funtsezkoa da lehiakortasuna lortzeko neurriak hartzea.

Testuinguru horretan, BeDigitalek bere hirugarren edizioa ospatu berri du, industriari aplikatutako teknologiaren egoera eta ekoizpen-prozesuetako eraldaketa digitala erakusteko helburuarekin.
Azoka BeDigitalaren bigarren egunean, David del Campo 5G Euskadi ABEEko gerenteak Digital & Additive Talks-en Keynote nagusian parte hartu du Sergio García Susaeta I4.0 & Virtual Factory Managerr-ekin batera, non nabarmendu duten 5G teknologiak, eta bereziki banda milimetrikoko komunikazioek, eragin sakona izango dutela erabilera industrialeko zenbait agertokitan ‘.
5G aukera teknologikoa da enpresa-sektore guztientzat. Besteak beste, floten bideozaintzaz eta bidaiarientzako banda zabalaz, bistaratze areagotuaz eta operadoreen urruneko asistentziaz edo ontziratutako entretenimendu masiboaren banaketaz ari gara.

5G hedatzeko funtsezko bandei dagokienez, industriaren begiak sare pribatuetarako espektro-erreserban jarrita daude, batez ere ekoizpenari lotutako sektoreetan, hala nola automobilgintzan, eta operadoreen arteko estrategietan eta aliantzetan.

Bestalde, Sergio Garcia Susaeta Industria 4.0 eta Gestampeko Fabrika Birtualeko arduradunak fabrika adimendunerako bidea aurreratu zigun, Abadiñoko Gestamp Bizkaia lantegian egingo den erabilera kasuaren bitartez. Ekoizpen- eta logistika-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea dira helburuak, bai eta malgutasuna izatea ere, balizko arriskuak aurrez iragarri ahal izateko.